mardi 9 septembre 2014

Uda ongi bukatzeko, Damba !



Uda osoan ibili da Damba taldea Euskal Herriko errepideetan. Baionako musikaren bestan egon ziren ere… Black & Basque festibalean azkenetako aukera bat izanen duzue haien musikaz izarpean gozatzeko…
Betiko erritmo eta doinu biziekin dator euskal Herriko eta Kubako musikariz osatutako Damba taldea. Rutinarekin haustera gomitatzen gaituzte erritmo biziekin eta kultur nahasketarekin…

Hautsi... eta izan zaitez zu da Damba taldeak bere bigarren diskorako aukeratu duen izenburua. Lauzpabost urteren ibilbideari erreparatuz, "taldea heldutasun puntu batera iritsi da (...). Taldean izan diren aldaketei esker ailegatu gara puntu honetara", adierazi dute.
Orain, Estitxu Pinatxoren eta Aitziber Estangaren ahots goxo bezain indartsuek bandaren lan sendoa borobiltzen dute.
Estiloari dagokionez, Amparanoia aipatu dute beren musikaren nondik norakoak mugatzeko. Balio dezake, dudarik ez, baina Mediterraneoko itsas-bazterretik datozen taldeen kutsua ere badu Danbak: La Pegatina, Bongo Botrako eta antzekoekin ADNa konpartitzen dutela bistakoa da. Kulturen nahasketa ematen da Damba taldean. Hasteko, rock, blues, punk, reggae, salsa edota funk estiloak uztartzen dituzte eta, oro har, halako ukitu latinoa gailentzen da beren disko berrian. Bestetik, jatorri desberdinetako musikariak daude taldean (Kuba&Euskal Herria) eta bukatzeko, disko berriko hamar abestiak euskaraz abestuak daude. Hitzak egiteko gainera, Miren Amurizaren laguntza izan dute.

Festibalean, bazterrak larunbatean berotuko dituzte. Anima zaitezte beraz !




Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire